Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Dirulaguntza

2023-01-09

Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza honen deialdia egiten du Euskararen erabilera gizarte eremu guztietan sustatzeko. Dirulaguntza honen helburua da irabazi asmorik gabeko erakunde horiekin lankidetzan aritzea, euskararen erabilera sustatzeko funtsezko lanean laguntzeko.

Albistearen amaieran dekretu osorako esteka duzue. Jarraian, laburpen bat daukazue:

 

DIRUZLAGUNDUTAKO PROGRAMAK (3. Or  I. kapitulua. Xedapen orokorrak- 1. oinarria)

Dirulaguntza eskatzea eragiten duten proiektuak 2023ko ekitaldia (urtarriletik abendura, biak barne).

  • Eremu ez-formaletan euskararen erabilera sustatu eta finkatzeko ekimenak edo ekintza-egitarauak, batez ere umeentzat eta gazteentzat astialdian… edo kirolarekin lotuta, egiten direnak, baita jarduera horiek gauzatzeko materialen sorrera ere.
  • Etorkinei euskara hurbiltzeko aukera ematen duten programak, baita etorkinen euskara-gaitasuna lantzeko programak ere.
  • Beste programa edo proiektu batzuk: euskararen transmisioa sendotzea familia-eremuan; euskararen erabilera sustatzea eta indartzea gizarte-harremanetan; irakurtzeko ohitura sustatzeko.

 

DIRUZLAGUNDUTAKO GASTUAK (4. or. – I. kapitulua Xedapen orokorrak- 1. oinarria, 3. puntua)

Diruz lagundutako jarduera egiteko behar-beharrezkoak direnak. Gastuak ezin dira izan merkatuko balioa baino handiagoak.

 

AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA: (6. or. – III. kapitulua – 5. oinarria)

2023ko urtarrilaren 16tik 2023ko otsailaren 13ra 13: 30era

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Eskabide bat proiektu bakoitzeko.

 

ESKABIDEAREN DOKUMENTAZIOA ETA BALDINTZAK (6. or. – III. kapitulua – 6. oinarria)

Eskabidean aurkeztu beharreko dokumentazio guztiaren zerrenda

 

BAZTERTUTAKO PROGRAMAK (3. or. – I. kapitulua Xedapen orokorrak- 1. oinarria, 2. puntua)

Atal honetan, diruz lagundu ezin diren jarduerak/programak zerrendatzen dira, bai eta udalerriko euskaldunen % ren mende egongo diren beste batzuk ere.

 

AUTOFINANTZAKETA (5. or. – I. kapitulua Xedapen orokorrak- 2. oinarria, 1. puntua)

IGEak, bere diru-sarrera propioekin, aurkeztutako aurrekontuaren % 35 finantzatu behar du.

 

JUSTIFIKAZIOA (12. or. – IV. kapitulua Dirulaguntzen kudeaketa eta justifikazioa- 17. oinarria)

Aurkeztutako proiektuaren eta aurrekontuaren % 100 justifikatzea, ematen diguten zenbatekoa alde batera utzita. Kontuan izan inoiz ez dutela eskatzen den guztia ematen, eskatzen duten autofinantzaketaren % 35 izan gabe.

 

Hau deialdiaren laburpen txiki bat da. Beti bezala, dekretua osorik irakurtzea gomendatzen dizuegu, eta zalantzarik izanez gero, BIGErekin harremanetan jartzea.

FORU-DEKRETU 129/2022, azaroaren 15 (Deialdirako esteka)