CEIP FLEMING HERRI ESKOLA HLHI
“Guztientzat zabalik dagoen eskola gara, bereizketarik gabe eta kalitatezkoa”
Fleming Herri Eskola ilusioa, gogoa eta Flemingkidetasuna zabaltzen duen Amasa Villabonako eskola publikoa da.
- Euskaldunak gara. Eleanitzak gara, baina euskara da gure hizkuntza integratzailea.
- Publikoak eta inklusiboak gara. Guztientzat zabalik dagoen eskola gara, bereizketarik gabe eta kalitatezkoa. Haur guztien beharrei erantzuna emateko gai dena.
- Metodologia kooperatiboa eta aktiboa dugu. Hazten ari diren ikasle askeak ditugu eta haurrak hezkuntzaren protagonistak dira. Autonomia, bizipena, esperimentazioa eta elkarlana bultzatzen ditugu
- Guztientzat zabalik dagoen eskola gara, publikoa eta kalitatezkoa. Pertsonen garapen integralaren sustatzaileak gara, sozialki eta pertsonalki garatzea dugu helburu.
- Kulturartekotasuna eta bizikidetza lantzen dugu. Beste kultura batzuk ezagutzeko, errespetatzeko eta bizikide izateko estrategian ahalbideratzen gara.