CIFP BIDASOA LHII

Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua 40ko hamarkadan sortu zen, Irungo Marrazketako Udal Akademia Lanbide Heziketako Eskola bihurtu baitzen. Bere historian zehar, ikastetxe honen hezkuntza-eskaintza kokatuta dagoen inguruko gizarte-eskaeretara egokitzen joan da, batez ere industria-espezialitate tradizionaletan: metala, zura, elektrizitatea eta elektronika.

Hezkuntza Ministerioak 1958an onartu zuen zentro hori ofizial gisa, eta hortik aurrera Industria Ofizialtzako titulazioa eman zitzaion, geroago Industria Maisutzako titulaziora zabaldu zena. 1983. urtean, Institutua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren mende geratu zen, eta, ondorio guztietarako, Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikotzat hartu zen. Handik gutxira, 1986an (maiatzaren 23ko EHAA), titulartasuna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarena da, eta egoera horretan dago gaur egun.

97/98 ikasturtean, Pio Baroja Institutuarekin elkartu zen, eta 98/99 ikasturtean, berriz, bereizketa egin zen. Horren ondorioz, Pio Barojak Institutoak batxilergoak bildu zituen, eta Bidasoa Institutuari Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutua deitu zitzaion (apirilaren 21eko 74/1998 Dekretua; EHAA, 98-04-30). Horrek, ikastetxe integratua izatearekin batera, Lanbide Heziketako hiru azpisistemetan emateko aukera eman zion: Hasierako Prestakuntza (Prestakuntza Arautua -Ciclos Formativos-), Etengabeko Prestakuntza (Jarduneko Langileentzako Prestakuntza) eta Lanerako Prestakuntza (Langabeentzako Prestakuntza).

Gaur egun, Lanbide Heziketako Zentroaren Hezkuntza Eskaintzak, Hasierako Prestakuntzan, Bidasoako industria-sareak planteatzen dituen beharrei erantzuten die, eta honako hauek osatzen dute: 11 Heziketa Ziklo, Erdi Mailako 4 eta Goi Mailako 6, Fabrikazio Mekanikoa, Zura eta Altzariak, Elektrizitatea, Industria Elektronika eta Telekomunikazioen Elektronika familietakoak.

Ikastetxeko langileak 95 pertsona inguru dira, irakasleak eta irakasle ez diren langileak barne, eta Hasierako Prestakuntzako 500 ikasle inguru artatzen dituzte. Etengabeko Prestakuntzan eta Lanerako Prestakuntzan 2.500 ordu baino gehiago ematen dira urtean hainbat modalitatetan (Lanbide Kualifikazioen Sistema-Modulu Katalogoa-, Eskariaren arabera, etab.) eta hainbat erakunderekin (Lan Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hobetuz, Lanbide, SPRI…).

 

Itzuli