CEIP ÁNGEL GANIVET-SANTA LUCÍA HLHI

Angel Ganivet-Santa Luzia Herri ikastetxea Santa Luzia auzoan kokatuta dagoen D ereduko Eskola Publikoa da.

Haur Hezkuntzako bi zikloak eta Lehen Hezkuntza eskaintzen ditugu. Etapa bakoitzak bere eraikin bereizia du: Haur Hezkuntza Federico Baraibar kalean dago eta Lehen Hezkuntza Jacinto Benavente kalean, elkarren aurrez aurre. Izan ere, ikastetxe hauek independienteak ziren, baina 1996 urtean elkartu ziren.

Eskola Publikoa gara, guztiona eta guztiontzako eskola. Gure ikas-komunitatean aniztasuna dugu ezaugarri nagusienetariko bat, Gasteizek berak izan duen bilakaeraren isla. Eskola publikoaren ezaugarriei irmoki lotuak gaude gure eguneroko jardueran.

NOLAKOAK GAREN

  • Hezkuntza Komunitateaaren ezaugarriak
    • Eskola publikoa
    • Anitza
    • Etengabeko berrikuntza pedagogikoa burutzen duena
    • Etorkizunari begira dagoena, iragana hausnartuz
    • Auzoarekin eta hiriarekin konprometitua
    • Helburu nagusia: ume zoriontsuak heztea, gure ikasleen garapen osoa bideratuz: emozionala, akademikoa, pertsonala zein soziala jorratuz.
  • Gure ikasle bakoitzak garatzen dituen ezaugarriak
    • Euskalduna
    • Autonomoa
    • Kooperatibia
    • Sortzailea
    • Kritrikoa
    • Komunikatzailea
    • Solidarioa
    • Ingurumenarekin eta gizartearekin konprometitua
    • Teknologia berrietan konpetentea

 

Itzuli