CEIP TOMÁS CAMACHO HLHI

Ikastetxeak ikaskuntza-komunitateen proiektuan parte hartzen du, eta, beraz, komunitate osoa inplikatzen da irakaskuntza- eta ikaskuntza-mekanismoetan. Bizikidetza Plan bat garatzen du, eta horren bidez errespetua, elkartasuna edo berdintasuna bezalako balioak sustatzen ditu. Era berean, BIDELAGUNA proiektua gauzatzen du, eskola-laguntza eta -errefortzurako; kulturartekotasuna edo EUSLE proiektua.

Ikaskuntza-tresna gisa, teknologia berrien erabilera sustatzen du Eskola 2.0 planaren bidez. Horretarako, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri bat ematen dio, ikastetxean bakarrik erabiltzeko, eta blogak eta IKT tresnak erabiltzen ditu ikasgaietan sakontzeko. Horrez gain, literatura-solasaldiak, curriculum-solasaldiak eta tailerrak egiten ditu.
Itzuli