Urretxuko Gainzuri eskolako ikasleek 25. egutegia argitaratu dute

2023-01-17

Euskal kulturaren transmisioa bermatzeko tresna gisa sortua, Gain Zuri eskolako egutegia zentroaren ikur nagusietakoa bihurtu da.

Aurtengo egutegia berezia da, 25.a baita. Oraingo honetan, aurreko urteetan egindako hamabi lan aukeratu dira, hilabete bakoitzeko bat. Aurtengo egutegirako prestatutako eskulanak, Juan de Lizarazu erakusketa aretoan daude ikusgai.

Urtekari berezi horiek irailean egiten dituzte ikasleek, ikasturtea hasteko proiektu gisa. Urtero, euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia duen gai bat aukeratzen da edukia emateko. Mailaz maila, gai hori goiburu batekin lantzen da, haurrek horretan oinarritutako lan plastikoa egiten dute eta etxean, herrian eta abarretan informazioa bildu ondoren, testu bat idazten dute.

Egutegi horiek familien eta Gainzurirekin lankidetzan diharduten talde zein erakundeen artean banatzen dira. Eskolan bertan ere eros daitezke.