Andoaingo Ondarreta eskolan haurrentzako parke berriaren eraketa
2023-02-17
Andoaingo Ondarretako Haur Hezkuntzako ikasleen jolas eremua eta jolasteko erak guztiz aberastuko dira hemendik aurrera. Ikasleen beharrak kontutan hartuz, kanpo espazioa guztiz aldatu da; kanpoan eraiki dena, barruko eremu pedagogikoaren jarraipena izanik.
Natur baliabideak sustatuz, haurren garapen libre eta anitza bermatuko da sortu diren hiru guneengatik: gune lasaia, esperimentazio-explorazio gunea eta mugimendurako gunea.
Hondar guneak, belardiak, antzokia, baratza, aire libreko gela, jolas sinbolikorako eremua, etab. Eta bakoitzean, haurrek beren beharrak asetzeko elementuak topatuko dituzte. Beren ikasgela barruko jarduna kanpo espazioan izango du lotura eta jarraipena.