Iparra Hegoa Astea Laiotz eskolan

2023-04-05

Immigrazioaren gaia izan da Segurako Laiotz herrri eskolan egin berri den Iparra- Hegoa aste kultural honen oinarria.

Astelehenean, Alaine Aranburu eta Alain Agirre Harrera-Sareko abokatuek Afrikako herritarrek Europako iparraldera igarotzeko dituzten zailtasunei buruz hitz egin zuten. Asteartean, bestalde, Huheziko irakasle Anaitze Agirrek eta SOS Arrazakeriako kideek etorkinen identitate-krisiari eta beste gai batzuei buruz hitz egin zuten.

Iparra-Hegoa jardunaldiaren helburu nagusietako bat Iparraldeko eta Segurako neska-mutilen arteko ezagutza sustatzea denez, Urruñako ikastolako ikasleak eta Baionako Etxepare institutuko gazteak herrira etorri ziren.

Elorri elkartean sukaldaritza-topaketa bat izan zen Goierriko sukaldaritza saharar eta marokoar sukaldaritzara hurbiltzeko, Sidi Mohamed Azaouiren eta Garazi Hach Ontzirek eta Rkia eta Samira Aksaseren eskutik.

Amets eta Maddalen Arzallus eta Iker Zubeldia bertsolariek ere parte hartu dute. Kuxkuxuren kale-animazioa eta Xutik, DJ Bull, Kontrabanda, Odei eta Balantzaren musika ez zen falta izan.