2023-2024 ikasturterako eskola-egutegia
2023-04-28
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak haur eta lehen hezkuntzarako eta bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako 2023-2024 ikasturterako eskola-egutegia egiteko ebazpenak argitaratu ditu.
Bigarren hezkuntza eta batxilergoa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako etapan irakas-jarduerak ezingo dira 2020ko irailaren 7a baino lehen hasi ezta ekainaren 21a baino beranduago amaitu. Aginduak ezartzen duenez, ikaslegoak 1050 irakastordu eta 175 egun jasoko dituzte gutxienez.
Haur eta lehen hezkuntza
Irakas-jarduerak ezingo dira 2020ko irailaren 7a baino lehen hasi. Lehenengo irakas-eguna 2023-2024 ikasturtearen aurkezpena egiteko erabili ahal izango da. Aginduak ezartzen duenez, ikaslegoak 875 irakastordu eta 175 egun jasoko dituzte gutxienez.
Araudiaren arabera, egutegi proposamena ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak egingo duela gogoratzen dizuegu. 2023ko ekainaren 1a baino lehen, ikastetxeetako zuzendariek Hezkuntza Sailak horretarako espresuki diseinaturiko aplikazio informatikoa erabiliz hurrengo ikasturteko eskola-egutegiaren proposamena egingo dute.
Jarraian, 2023-2024 ikasturterako egutegiak egiteko ebazpenak uzten dizkizuegu.
- 2023-2024 ikasturterako haur eta lehen hezkuntzarako egutegia egiteko ebazpena.
- 2023-2024 ikasturterako bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako egutegia egiteko ebazpena.
Zalantzarik izatekotan jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin.