Zaragueta herri eskolak kulturartekotasuna sustatzeko programan parte hartuko du

2023-06-29

Herri euskaldunetako biztanlerian aldaketa demografiko handiak gertatzen ari dira azken urteetan. Horregatik, proba pilotu bat abiatu zuen UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) hainbat herritan, Aizarnazabalen egin dute lanketa jada; eta orain Orioren txanda izango da. Zaragueta Herri Eskolak hartuko du parte.

Proiektuaren helburu nagusietako bat hezkuntza-komunitateko eragile guztien parte-hartzea indartzea da, harremanak errazteko eta ikasle guztien integrazioa bermatzeko.

Hala, datorren ikasturtean ekingo diote proiektuari; baina, horren aurretik, dagoeneko egin dituzte lehen bilerak UEMAko arduradunekin, prozesua antolatzeko. Bilera horietan aztertu dituzte eskolako bileretan, hizkuntzari lotuta sortzen diren egoerak: oharrak nola idatzi, familia-elkartearen komunikazioetan edo whatsapp-taldeetan nola jokatu… eta korapiloak askatzeko proposamenak landu dituzte.