23-24 ikasturtean denok Euskal Eskola Publikoarekin!

2023-07-21

Hilabete gogorren ondoren, atseden hartu eta pilak kargatzea tokatzen da datorren ikasturteari aurre egiteko. Berriz ere, indarrak batuko ditugu guztiontzako eskola publikorik onena eraikitzen jarraitzeko. 2023-204an, Euskal Eskola Publikoak gure gizartean duen ezinbesteko zeregina defendatzen jarraituko dugu, eskola publikoa protagonista izan dadin eta guztiontzako hezkuntza bermatuko duten baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak izan ditzan komunitatean lan eginez.

Uda zoriontsua opa dizuegu, atseden har dezazuen eta 2023-2024 ikasturteari ahalik eta energia gehienarekin aurre egiteko pilak kargatu ditzazuen.