Bilera urgentea eskatu diogu Hezkuntza sailburuari eskola-garraioaren afera konpondu dezan eskatuz

2023-09-15

Ikasturtea hasi denetik astebete baino gehiago pasata, eskola-garraiorik gabe jarraitzen dute Arabako eta Bizkaiko ikastetxe publikoetako milaka ikaslek. Hori dela-eta, bilera urgentea eskatu diogu Hezkuntza sailburuari.

Bestalde, atzo bertan zerbitzua eskaintzen duten bi enpresekin bildu ginen, euren ikuspegia ezagutzeko.

Onartezina da eskola publikoaren beharrei modu egokian erantzun gabe hastea ikasturtea. Eskola-garraioa hezkuntza bermatzeko ezinbesteko zerbitzua da eta ez gara besoak gurutzatuta geratuko.