Hezkuntzak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu du Kontseiluak
2023-09-22
«Hezkuntzak euskara gehiago behar du» sinadura bilketa abiatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. EAEko Hezkuntza Legeak puntu hauek jaso ditzan eskatzea da sinadura bilketaren helburua:
- Ikasle guztientzako euskarazko ikasteredu orokortua –murgiltze eredua– jaso dadila eskatzea, hau da, euskara izan dadila hezkuntza sistemako ikas- eta irakas-hizkuntza normalizatua.
- Euskal kultura izan dadila hezkuntza curriculumaren ardatza.
- Hezkuntza ez-arautua ere osorik euskaraz garatzea.
Sinadura bilketa urriaren 15era arte luzatuko da, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 16 urtetik gorako herritarrek sinatu ahal izango dute, bi modutara: presentzialki, sinatzeko jarriko diren mahaietan, edo euskara gehiago webgunean.
Guraso elkarteen kasuan sinadura bilketan parte hartu bahi baduzue, eskolako zuzendaritzarekin eta langileekin harremanetan jar zaitezte mahaiak elkarrekin antolatzeko. Bestalde, guraso elkartearen komunikazio kanaletatik kanpainaren zabalpena egin dezakezue.
Gidaliburu honetan daukazue sinadura bilketa martxan jartzeko informazio guztia eta materialen zerrenda.
Informazio gehiago euskara gehiago webgunean.