ESKOLA KIROLAREN ARLOKO KIROL LANBIDEEN LEGERA PIXKANAKA EGOKITZEKO PLANA

 

Taulan, arduradunek eta entrenatzaileek izan behar dituzten titulazioak agertzen dira. Titulazio eskakizunak handituz joango dira denboraldiz denboraldi, 2026-27 denboraldian legean ezarritakoa bete dadin.

Kontuan hartzekoa:

  • “ERRENDIMENDUA” zutabea ez zaigu interesatzen
  • Jarduera bat baino gehiago egiten baduzue (futbola + xakea, saskibaloia + esku-baloia, etab.) KIROL ANITZEKO erakundea zarete.

 

Hemen kontsulta dezakezue edozein zalantza:

 

Jaitsi taula hemendik: Kirol lanbideen tabla

kirol lanbideen tabla

DIRULAGUNTZA ESKOLA KIROLA 2023-24

eskola kirola

Ekainaren 25era arte zabalik dago 2023-24 ikasturterako Eskola Kirolerako dirulaguntza eskatzeko epea. Jarraian, hori egiteko behar duzun informazio guztia duzu.

  • Aurkezteko epea 2024ko ekainaren11tik 25era bitartean izango da, biak barne.
  • Eskola kirolerako dirulaguntzaren eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko duzue. Ziurtagiri elektroniko bidez bakarrik sartu ahal izango zarete (erakundearen ziurtagiria, BakQ, NAN elektronikoa…).

Jarraitu beharreko urratsak:

  • Sartu https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera helbidean
  • Klikatu “bilatu” izapideen katalogoan
  • Klikatu prozedura honetan: “2023/2024 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren Programako jardueretan parte hartzen duten erakundeei zuzendutako foru-dirulaguntzak (2636)”. Ez bada agertzen, pantailaren ezkerraldean bilatu prozedura: “Euskara, Kultura eta Kirol Departamentua saileko goitibeherakoan”
  • Klikatu “tramitatu”.

Hemen duzue eskaera betetzeko jarraitu beharreko urratsen eskuliburua: ESKULIBURUA

Informazio guztia HEMEN

GARRANTZITSUA: ADINGABEEKIN KIROL-JARDUERAK EGITEN DITUZTEN MONITOREENTZAKO BEHARREZKO PRESTAKUNTZA

Irudiak 2024-84

ESKOLA KIROLA 2023-2024

 www.bizkaia.eus/eskolakirola

 

Erakundea inskribatzea

Eskola Kirolean parte hartu nahi duten erakundeek Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute izena.

Izena emateko jarraitu beharreko urratsak jasotzen dituen eskuliburua duzue: ESKULIBURUA

 

Adingabearen ongizatea:

Izena ematen duten erakunde guztiek izendatuta izan beharko dute adingabearen ongizate-arduradun gisa jardungo duen pertsona bat.

 

Pertsona horrek “Kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio” eta “Adingabeak babesteko protokoloaren erabilera” ikastaroak egin beharko ditu. Ikastaroak doakoak dia, online, eta Kirolaren Euskal Eskolak ematen ditu.

Erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko protokolo bat eduki beharko dute.

Hemen deskargatu dezakezuen protokoloa.

RECREATIVAS-2_page-0001

 

 

 

 

 

 

 

Sakatu irudian PDFa deskargatzeko.

 

Zalantzarik izanez gero, jar zaitezkete harremanetan 94 406 87 82/77 telefonoen bidez edo eskola.kirola@bizkaia.eus posta elektronikoaren bidez.

KIROL LANBIDEEN LEGEA ETA BERE APLIKAZIO ESKOLA KIROLEAN

2022ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn EAEn jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan sartzeari eta aritzeari buruzko legea.

Legeak kalitatezko jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika inklusiboa sustatu eta garatu nahi du, kirolaren dimentsio soziala kontuan hartuta, garapen pertsonalean eta kohesio sozialean
duen eraginagatik.

Helburua da kirol-zerbitzuen eskatzaile edo erabiltzaileei zerbitzu horiek ezagutza tekniko espezifikoak aplikatuz eskain dakizkien eskubidea zaintzea, kirol-praktika segurua sustatzeko eta kirolarien edo zerbitzu horiek hartuko dituzten erabiltzaileen osasunean edo osotasun fisikoan edozein kalte saihesteko.

Lege honek arautzen dituen lanbideek barne hartzen dituzte hezkuntzaren, aisiaren, lehiaren eta zuzendaritzaren eremuak. Eremu horietako bakoitzean onartu da lanbideren bat.

 

Legearen laburpen bat prestatu dugu, Aldundiak Eskola Kirolera pixkanaka egokitzeko aurreikusi duen plana jasotzen duena.

LEGEAREN LABURPEN TXOSTENA

 

Hona hemen Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren plangintza eta haurrak eta nerabeak babesteko protokoloa:

Kirol bakarra

Kirol anitzak