Bilboko udalak Rafael Mikoleta euskarazko XXXVI. Ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du
2023-12-11
Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen Lehiaketaren XXXVI. edizioan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Lehenengo euskal gramatikaren egilearen omenez egiten den lehiaketaren helburua da 8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikasleen artean euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzea.
- Norentzat: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleentzat.
- Epea: urtarrilaren 26ko 14: 00ak arte
- Gaia: librea
Epaimahaia literaturaren munduari lotutako pertsonek osatuko dute eta maiatzean emango dute epaia.
KATEGORIAK ETA SARIAK
14 sari banatuko dira, lau kategoriatan (A, B, C eta D):
• Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak, A kategorian
• Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, B kategorian.
• DBHko 1. eta 2. mailak, C kategorian. 2 / 4
• DBHko 3. eta 4. mailak, D kategorian
Kategoria horietako bakoitzean hiru sari banatuko dira:
• 1. saria: 200 euroko balioa duten opariak.
• 2. saria: 160 euroko balioa duten opariak.
• 3. saria: 120 euroko balioa duten opariak
“BILBO BALIOEN HIRIA” SARIA
“Bilbo Balioen Hiria” saria ere emango da, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetakoren bati erreferentzia egiten dioten ipuinen artean bi sarituz. Bi sari horietako bakoitzak 170 euroko balioa du, eta DBHko ikasleentzat dira biak. Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.eus udal webgunean eta www.bilbaoeuskaraz.eus orrian daude.