Irungo Belaskoeneako eskola-baratzea inoiz baino biziago dago

2024-01-09

2023-2024 ikasturte honetan, Irungo Belaskoenea eskolak martxan jarri du ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzen duten eskola-baratzea, ez 6. mailakoak bakarrik. Tailerren bitartez, arratsaldero baratzera joateko aukera dute. Astelehen eta ostiraletan, Lehen Hezkuntzako 1., 4. eta 6. mailetan, eta astearte eta ostegunetan, Lehen Hezkuntzako 2., 3. eta 5. mailetan.

Zergatik lorezaintzako tailer bat? Duela bi urte sortu zen baratze txiki bat, eta orain Lehen Hezkuntzako ikasleek hartu dute haurren txanda. Haur Hezkuntzako ikasleek baratze bat dute eskolan, baina Lehen Hezkuntzakoek 15 minutura dute, Udalak Puianako auzoan utzitako partzel batean. Horren ondorioz, askotan ibiltzen dira eskolatik eta batzuetan bizikletak hartzen dituzte.

Baratzea sortzeko orduan, eskolak honako helburu hauek izan ditu kontuan: norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, ingurumenaren ezagutzan, zaintzan eta errespetuan sakondu, komunikazioa eta espresioa, izan ere inguruko baserritarrek, guraso eta aitona-amonek lagundu digutelako; eta baratza aurrera eramateko planifikazio ona.

Baratze baten atzeko lana hasieran eskolatik pentsatzen zutena baino askoz gehiago da. “Horren ondorioz, baratzak asko erakutsiko digula uste dugu, bai ikasle eta irakasleoi ere. Azkenean proiektu diziplinarteko bat da, ez da bakarrik haziak landatzea, matematikak, hizkuntza… lantzen dira. Gainera, beste tailerrekin lotura zuzena duen proiektua da. Adibidez, sukaldaritza tailerrean landatutakoa aprobetxatuko dugu. Arte tailerrean landatu diren hazi desberdinen kartelak sortu dira”, esan dute ikastetxeko irakasleek.

“Bukatzeko, baratzaren erabilera eta naturarekiko harremanari esker sortutako interesa eta sormena azpimarratu nahi dugu. Ikasketa-prozesuak ematen dituen aukerak aprobetxatzea da kontu, alde batetik arazoen irtenbideak aurkitzeko eta, bestetik, balioak zein jarrerak lantzeko”.

Arratsalde bat baratzan

Lorategiko gaua nolakoa den kontatuko digute eskolatik. “Lehenengo eskolatik ateratzen gara, 14:50tan gutxi gorabehera eta txirrinden mekanikariak txirrindak prest daudela arduratzen dira.

Prest gaudenean baratzeraino joaten gara errepidean kontu handiz ibiliz eta trafiko-seinaleak errespetatuz. Baratzera iristen garenean txirrindak alde batean uzten ditugu eta baratzeko arduradunek zer egin behar dugun esaten diguten, adibidez lehenengo haziak nola landatuko ditugun.

Ondoren, behar ditugun tresnak erabiltzen ditugu eta gero bere lekuan txukun-txukun uzten ditugu. Koaderno bat eramaten dugu ere, eguneroko bat idazteko, horrela hurrengo egunean badakigu nondik jarraitu behar dugun.

Argazki-kameren arduradunek ere zenbait argazki ateratzen dituzte, ondoren egunerokoan txertatzeko eta prozesua nolakoa izan den ikusteko.

Dena txukun utzi ondoren, zapatak garbitzen ditugu eta txirrindak hartzera abiatzen gara, eskolara bueltatu behar garelako 16:20ak baino lehen. Eskolara iristean, txirrindak bere lekuan uzten ditugu eta geletara igotzen gara egin dugunaren inguruan ondorioak ateratzeko”.