Ikastetxe publikoetako sukaldeen mapa

2024-02-05

EAEko zein ikastetxe publikok dute sukaldea? Zeintzuk dute onartua sukaldea eraikitzeko proiektua? Zein ikastetxek eskatu dute sukaldea eta Hezkuntza Sailaren erantzunaren zain daude?

Mapa bisual eta interaktibo bat egin dugu, gure ikastetxe publikoetako sukaldeen azpiegituren egoera ezagutzeko aukera ematen duena: berdez, in situ sukaldea duten zentroak; urdinez, proiektua onartuta dutenak eta laster azpiegitura berria izango dutenak; gorriz, eskaera ofiziala eginda izan arren erantzunaren zain dauden zentroak.

Gure helburua puntu guztiak berde bihurtzea da, sukaldea ezinbesteko tresna baita gure eskola-jantokien kalitatea hobetzeko.

Oraindik eskaera egin ez baduzu, hemen duzu kanpainari buruzko informazio guztia. Ikastetxerik ez sukalderik gabe!