Eskolaz kanpoko eremuak ikasle guztien euskalduntzean duen garrantzia jorratu dugu Ordizian

2024-02-29

Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia egingo dugu Ordizian Publikoa aI do! lemapean. Aurtengo jaiak Euskal Eskola Publikoak orokorrean eta Ordizian modu berezian dituen balio eta ardatz hauek azpimarratu nahi ditu: publikotasuna, euskara eta aniztasuna eta inklusioa.

Ardatz hauetan oinarrituta, hiru hitzaldi/mahai-inguru egingo ditugu ikasturtean zehar. Euskara izan genuen hizpide martxoaren 14an Ordiziako Barrena Kultur Etxean, Mundu bat euskaraz: Familian, eskolan eta herrian euskalduntzeko estrategiak izenburupean egin genuen mahai-inguruan.

Bi aditu izango genituen gurekin: Paula Kasares, Soziolinguistikan doktorea, eta Iñaki Arruti Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuburua. Hauekin batera, Ordiziako eskola publikoko komunitateak bere esperientzia kontatu zigun ere.

Euskal Eskola Publikoak eta Ordiziako eskola publikoaren komunitateak ikasle guzti-guztiak euskalduntzeko konpromisoa dute. “Eskolak bakarrik ezin du” entzuten dugu askotan eta, hari horri tiraka, eskolaz kanpoko eremuari heldu nahi izan diogu mahai-inguru honetan hiru erpinetatik: familia, guraso elkartea eta erakunde publikoak.

“Nola sustatu euskararen erabilera familian?”, “nola indartu dezake guraso elkarteak eskola-ordutegian egiten den lana ikasleak euskalduntzeko?”, “zein izan behar da erakunde publikoen papera?”. Galdera hauei eta beste askori erantzuten saiatu ginen.

Hitzaldia ikusi.