Haurrengan sexualitatea errespetuz laguntzea
2024-03-08
“Laguntzeko, ezinbestekoa da ulertu ahal izatea. Eta ulertzeko, ezagutza funtsezkoa da.
Laguntzeak esan nahi du: beraien beharrei entzutea; beraien izateko modu bakar eta berezia azaleratzeko aukera izan dezatela; baldintza egokiak jartzea eta bidea egin dezaten oztopoak kentzea, baliabideak eskainiz eta aukerak zabalduz” (NAIZEN.eus)
Martxoaren 6an eta 13an (asteazkena) NAIZEN Familien elkarteko Bea Severrek emandako tailerrean parte hartu genuen
- tailerrean (6an), lagun-egiteaz, ahalmenak garatzeaz, txikienengandik ikasteaz, kontzeptuak eta hitzak nola erabiltzen ditugun, sexualitateaz eta estereotipoez hitz egin genuen.
- tailerrean (13an) sexualitateaz hitz egingo dugu garapenaren etapetan, gorputzaz, plazeraz, genitalak izendatzeaz, haien galderez, eredu izateaz eta sexualitateaz urgentziatik.