Baikarak guraso-elkarteen barne-kudeaketa hobetzeko prestakuntza-saioak ematen ditu
2024-03-18
Baikara Federazioak, guraso elkarteen barne kudeaketa hobetzeko asmoz, doako prestakuntza saioak eskainiko dizkie zuzendaritza batzordeetako kideei martxotik aurrera.
Guraso Elkarteek hainbat egoera eta arazo kudeatu eta konpondu behar dituzte ikasturtean zehar dudarik gabe. Betebehar guzti hoiek ondo betetzeko ezinbesteko iruditzen zaigu elkarteei laguntza eskeintzea eguneroko jarduera eta elkarteen barne kudeaketan. Helburu horrekin, Baikara Federazioak oinarrizko tresna digitalen doako formakuntza eskeiniko du martxotik aurrera.
Formakuntza saio hauek zuzendaritza batzordeko kideei zuzenduta daude batez ere eta bi ataletan banatuko dira:
- Lehen atala, aplikazio informatiko errazen ezagutza eta erabilpen praktikoan oinarrituko da. 90 minutu inguruko bi saio presentzial izango dira. Lehen saioan, komunikazioa erraztu eta hobetzeko, dokumentuak partekatzeko, izena emateko txantiloiak edota inkestak egiteko, tresna digitalak erakutsiko dira. Bigarrena berriz kartelak eta aurkezpenak erraz egiteko tailer praktikoa izango da.
- Bigarren atala guraso elkarteen kontabilitate eta zerga kudeaketan oinarrituko da, eta elkarteko ekonomiaz arduratzen diren batzordekideei zuzenduta dago.
Saio bakarra izango da, presentziala, eta goizez edo arratsaldez programatuko da, partehartzaileen arabera.
Formakuntza saioetan parte hartu nahi duten guraso elkarteak Federazioarekin harremanetan jarri behar dira helbide honetan: usoa@baikara.eus
Hona hemen prestakuntza saioen egutegia:
MARTXOA | 12 | DONOSTIALDEA | |
MARTXOA | 13 | DONOSTIALDEA | |
MARTXOA | 14 | DONOSTIALDEA | |
MARTXOA | 19 | BIDASOA – OARSOALDEA | |
MARTXOA | 20 | BIDASOA – OARSOALDEA | |
MARTXOA | 21 | BIDASOA – OARSOALDEA
|
APIRILA | 16 | DEBAGOIENA |
APIRILA | 17 | DEBAGOIENA |
APIRILA | 18 | DEBAGOIENA |
APIRILA | 23 | DEBABARRENA |
APIRILA | 24 | DEBABARRENA |
APIRILA | 25 | DEBABARRENA
|
MAIATZA | 7 | GOIERRI |
MAIATZA | 8 | GOIERRI |
MAIATZA | 9 | GOIERRI |
MAIATZA | 14 | TOLOSALDEA-LASARTE-ANDOAIN |
MAIATZA | 15 | TOLOSALDEA-LASARTE-ANDOAIN |
MAIATZA | 16 | TOLOSALDEA-LASARTE-ANDOAIN |
MAIATZA | 21 | UROLA |
MAIATZA | 22 | UROLA |
MAIATZA | 23 | UROLA |
MAIATZA | 28 | KOSTALDEA |
MAIATZA | 29 | KOSTALDEA |
MAIATZA | 30 | KOSTALDEA |
OHARRA:
Ordutegiarekin arazoa baduzue, Baikarako koordinatzaileari adierazi eta irtenbide bat ematen saiatuko gara.