2024-2024 ikasturterako Batxilergoko matrikulazioa

2024-03-21

Batxilergoko ikasleak 2024-2025 ikasturterako onartzeko epea apirilaren 8an irekiko da eta eskaerak  apirilaren 19ra arte entregatu ahal izango dira baina, beti bezala, azken unerako ez uztea gomendatzen dizuegu. Eskaerak online edo aurrez aurre egin ahal izango dira ikastetxeetan.

Hezkuntza Sailaren webgunean aurki ditzakezue izena emateko eskabidea eta entregatu beharreko dokumentazioa, bai eta araudia, egutegia eta ohiko galderen erantzunak ere.

Hona hemen agindua zeinaren bidez 2024-2025 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen den; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleak onartzeko eta hezkuntza-maila horretan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko.

Hona hemen, eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epeak:

  • Eskabideak eta agiriak aurkeztea:  apirilaren 8tik apirilaren 19ra, biak barne.
  • Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak: 2024ko maiatzaren 7an.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2024ko maiatzaren 14ra arte.
  • Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2024ko maiatzaren 21ean.
  • Ohiko-matrikularen-aldia: 2024ko ekainaren 17tik uztailaren 2ra.
  • Ezohiko-matrikularen-aldia: 2024ko uztailaren 3tik irailaren 27ra.