‘Munduketariak’ Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren liburua aurkeztu dugu
2024-03-26
Pasa den astean Patxi Zubizarreta ordiziarrak idatzitako eta Jokin Mitxelenak ilustratutako ‘Munduketariak’ liburua aurkeztu genuen, Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren ipuina, Urdanetako eskola publikoaren komunitatea eta EHIGErekin elkarlanean sortutako liburua.
Mundua aldatzeko griña duten ikasleen historia kontatzen du liburuak. Zubizarretak adierazi duenez: “halaxe sortu zen ‘Munduketariak’ ipuina, mundua aldatzeko, mundua beste modu batean sortzeko, eskolatik eta literaturatik”.
‘Munduketariak’ ipuinak gaur egungo gizartea ulertzeko garrantzitsuak diren hainbat eduki eta jakintza lantzen ditu jasotzen ditu, oso modu erakargarrian eta hainbat eduki garrantzitsu lantzeko aukera ematen du: aniztasun kulturala, emigrazioa, identitatea, munduaren ezagutza, Euskal Herria geografia, kolonialismoa eta etorkizuna eraldatu beharra, besteak beste.
Lehen aldia da Jaiaren testuinguruan liburu bat sortzen dugula eta helburua argia izan da: Urdaneta eskolaren eta Jaiaren ardatz nagusiak azpimarratzea; publikotasuna, euskara eta aniztasuna eta inklusioa. Aitziber Arrugaeta Urdanetako guraso eta irakasleak azaldu duenez, Urdaneta eskolaren zein Euskal Herriko beste eskola askoren isla da: “anitza, irekia, euskalduntzen duena, guztiek kabida dutena, publikoa”.
Unitate didaktikoa
Unitate didaktiko bat ere sortzen ari gara liburuan lantzen diren edukietan oinarrituta. Abiapuntua liburuan azaltzen diren egoerak izango dira, baina eskola bakoitzak bere errealitatera egokitzeko aukera izango du. Eskuragarri jarriko da, doan, EHIGEko zein eskoletako webguneetan, “guztiok disfrutatu eta ikas dezagula ipuinarekin”.
Liburua Jaiko webgunean dago eskuragarri.