2024-2025 ikasturterako eskola-egutegia

2024-05-16

Maiatzean, ikasturteko azken OOGak egingo dira, eta bere zereginetako bat 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegia adostu eta onartzea izango da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egutegia egiteko ebazpenak argitaratu ditu. Hemen duzue informazioa:

Haur eta lehen hezkuntza

Irakas-jarduerak ezingo dira 2024ko irailaren 6a baino lehen hasi. Lehenengo irakas-eguna 2024-2025 ikasturtearen aurkezpena egiteko erabili ahal izango da. Aginduak ezartzen duenez, ikaslegoak 875 irakastordu eta 175 egun jasoko dituzte gutxienez.

Bigarren hezkuntza eta batxilergoa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako etapan irakas-jarduerak ezingo dira 2024ko irailaren 4a baino lehen hasi ezta ekainaren 20a baino beranduago amaitu. Aginduak ezartzen duenez, ikaslegoak 1050 irakastordu eta 175 egun jasoko dituzte gutxienez.

2024ko maiatzaren 31 baino lehen, ikastetxeetako zuzendariek Hezkuntza Sailak horretarako espresuki diseinaturiko aplikazio informatikoa erabiliz hurrengo ikasturteko eskola-egutegiaren proposamena egingo dute.

Jarraian, 2024-2025 ikasturterako egutegiak egiteko ebazpenak uzten dizkizuegu.

Zalantzarik izatekotan jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin.