ERREKABARRIK 10 URTE

2024-05-24

Errekabarri ikastetxeak 10 urte bete ditu eta ibilbide hori gogoratu eta ospatzeko momentua heldu da. Denbora horretan bi auzo ezberdinetan kokatuta egon da ikastetxea (Zaramagan lehenik, Salburuan orain), lan eta aldarrikapen asko egin dituzte eta lortutako emaitzaz oso harro daude. Eta pentsatu dute hori guztia DOKUMENTAL BATEAN jasotzea beharrezkoa dela, eskolako komunitatea trinkotu eta beste hezkuntza komunitateekin konpartitzeko, elkarrekin ikasteko eta erronka berriei ekiteko.

Dokumentala 15 minutuko lana izango da, memoria jaso eta aurrera begira jarriko dituena. Lan profesionala izatea nahi dute baina dirulaguntzen bidez lortutako finantzaketa ez da nahikoa eta horretarako dirua biltzeko kanpaina abiatu dute. Ondoren azaltzen ditugu zehaztasun guztiak.

https://labur.eus/tjaPz