Luis Briñas – Santutxu BHIk irabazi du Bilbao Balioen Hiria saria

2024-06-19

Luis Briñas Santuxu BHIk Bilbao Balioen Hiria saria eskuratu du “Gure adinekoak zaintzen” proiektuarekin, ikastetxeen atalean.

Proiektu honetan DBHko 4. mailako ikasleek parte hartu dute, eta une eta esperientzia ezberdinak partekatu dituzte beren auzoko adinekoen egoitzako adinekoekin, Santutxuko Kirikiño egoitzarekin.

“Gure adinekoak zaintzen” proiektuan elkarrizketak egin dira Santutxu auzoko bizipenak, esperientziak, oro itzapenak eta ohiturak ezagutzeko. Bestetik, zaintza eta laguntza-uneak partekatu dira, hala nola elkarrekin paseatzea edo ikasleek antolatutako jolas uneak.

Epaimahaiak honako helburu hauek baloratu ditu: zainketen banaketa ekitatiboa sustatzea mutilen eta nesken artean, inplikazioa komunitatearen parte gisa adinekoekin duten erantzukizuna ulertzeko, eta zaintzaile izateak dituen onurak eta ikaskuntza.

Guztira 56 proiektu aurkeztu dira Bilbao Balioen Hiria lehiaketara, horietatik bederatzi ikastetxeen atalean.

Sari banaketan proiektuaren protagonistak izan ziren: Santutxuko Kirikiño egoitzako nagusiak eta proiektuan parte hartu zuten DBHko 4. mailako ikasleak.

Zorionak guztioi!