Eskola Txikietako Topaketa egingo dute Aramaion ekainaren 26an

2024-06-24

Ekainaren 26an, Aramaion, Euskadiko Eskola Txikietako irakasleak elkartuko dira bi urtez behin ospatzen duten topaketan. Aurten Arte Hezkuntzaren inguruan arituko dira.

9:00etan “Artearen ikuspegi garaikidea” hitzaldia eskainiko dute Estibaliz Aberasturik eta Ixiar Rozasek. Ondoren, hamaiketako goxo baten ostean, eskoletako esperientzien txanda izango da. Esperientzia hauek ezagutuko dituzte:

  • Altzo: aurrehistoriatik arte garaikidera arte
  • Berrobi, Zerain, Larraul eta Olaberri: arte tailerrak
  • Aginaga: arte proposamenak
  • Aramaio: Zikinbrixo espazioa
  • Aizarna: hare proiektua
  • Aulesti eta Amoroto: Heziketa begirakunea eta Leanotrik
  • Amoroto: Arragua
  • Etxebarria: Loraldia
  • Turtzioz eta La Arboleda: Guggenheim esperientzia