IGEentzako Vitoria-Gasteizko Udalaren dirulaguntzak

2024-09-10

2023-2024 ikasturtean zuen jardueretarako Vitoria-Gasteizko Udalaren dirulaguntza jaso duzuen IGEeek haren zuriketa egin behar duzue 2024ko irailaren 20rako.

Ondoren egokitu zitzaizuen, eta beraz zuritu behar duzuen, kopura kontsultatu dezakezue.

2023-2024ko IGEentzako laguntzaren ebazpena

Justifikazioari dagokion tramitazioari dagokion informazio osoa ondoko estekan aurkituko duzue; udalaren erregistro orokorrean telematikoki zein hiritarren arretarako bulegoetan bertaraturik egin ahal izango duzuena hain zuzen ere.

2023-2024ko justifikazioaren tramitazioa

Bestalde, IGEek 2024-2025 ikasturtean garatu behar dituzuen jarduerak diruz laguntzeko deialdia ere irekita dago. Eskariak aurkezteko azken eguna 2024ko irailaren 30a da.

Eskariaren tramitazioari dagokion informazio osoa ondoko beste esteka honetan aurkituko duzue; udalaren erregistro orokorrean telematikoki zein hiritarren arretarako bulegoetan bertaraturik egin ahal izango duzuena hain zuzen ere.

2024-2025ko eskariaren tramitazioa