Pasaiako Karmengo Ama haur eskolak “patio berdea” estreinatu du

2024-09-10

Pasaiako Karmengo Ama haur eskolak patio berria estreinatu du. Maiatza-ekaina bitartean eskolako patioa berdetu eta naturalizatzeko lanak egin zituen Pasaiako Udalak, “leku atseginagoa eta estimulatzaileagoa” izan dadin.

Lan hauek egin dituzte: zuhaitzak landatu dituzte, itzalak eta babes klimatikoak sortzeko loreontzietan; euri lorategi bat egin dute, klima aldaketak gero eta maizago eragiten dituen eurien eragina minimizatzeko; berdegune zabal bat eta itxitura berri bat jarri dute, haurrak bertara sartu ahal izateko; belar artifizialeko lorategi bat egin dute, CO2a xurgatzen duena eta jolaserako espazio berriak, elementu naturalekin.