Mugikortasun astea Orioko Zaragueta herri eskolan
2024-09-17
Uberak, Orioko Zaragueta eskola publikoko guraso elkarteak, Mugikortasunaren Astea antolatu du, eta aste honetan zehar izango da ikastetxean. Jarduera honen helburua ikasleak eskolara bizikletaz joatera animatzea da.
IGEko boluntarioek familiei ere eskatzen diete jarduerarekin bat egin eta bizikletak har ditzatela ikasleei laguntzeko.
Goizero abiatuko dira herriko hurrengo guneetatik:
8:30 Anibarko Portuko parketik. Laguntzailea: Dabid
8:35 Herriko plazatik. Laguntzailea: Idurre
8:45 Bikamiotako errotondatik. Laguntzailea: Olaia
8:50 Hondartzako errotondatik. Laguntzailea: Carmen