Zabalik eskola bideak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea

2024-09-23

2024-2025 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu da. Agindu honen xedea da, beraz, osasuna sustatzea eskola-mailako jarduketetan eta sektore sanitariokoak ez diren gainerako eremuetan.

Ikasleen guraso-elkarte eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Irakaskuntza Kooperatiben titularrei daude zuzenduta laguntza hauek eta aurten deialdiaren zuzkidura ekonomikoa 290.800 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 11 izango da, eta elkarte bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du. Laguntzak 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era egiten diren hiru jarduera-mota hauek hartzen ditu kontuan:

  1. Eskola-bideak sortzea eta dinamizatzea, hau da, ikastetxera modu aktiboan (oinez, monopatinean, bizikletaz, etab.) modu seguru eta autonomoan joatea sustatzea.
  2. Parte hartzeko proiektuak gauzatzea, ikastetxeetako jolastokiak ikasteko, jolasteko eta mugitzeko espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko.
  3. Familian ohiko jarduera fisikoa egitea bultzatzera bideratutako jarduerak sustatzea, hala nola mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak.

Oinarrizko informazioa eta tramitazioa egiteko informazioa lotura honetan aurkituko duzue.

Deskargatu agindua hemen.