Bi murgiltze gela berri ireki dira Iparraldeko sare publikoan
2024-09-23
Irailaren 2an hasi zen ikasturtea Iparraldean eta 3 urtetik 17 urte bitarteko 7417 ikasle daude aurten eskola publikoan. Demografia behera badoa ere, ikasle kopurua urtez urte mantentzen da sail elebidunean, euskaraz ikasteko interesa gora doan erakusle.
Haur hezkuntzan murgitzea euskaraz egiten da 31 eskoletan eta urtetik urtera tendentzia gora doa. Ikasturte honetan bi murgiltze gela ireki dira eskola elebidunetan: Millafrangako eskolan (Lapurdi) eta Mehaineko eskolan (Behe Nafarroan). Baionako beste bi eskola publikoek sail elebiduna ireki dute.
Eskaintza elebiduna ez da oraindik orokortu eskola publikoan, baina Iparraldeko eskola publikoen %66an euskara ikasteko aukera dago.
Bigarren mailan, 16 kolegio eta 6 lizeo elebidun daude eta horien erdiak bakarrik orduen parekotasuna aplikatzen du euskara eta fransesaren artean.
Gaur eta biharko erronka da, beraz, euskarazko irakasleei formakuntza ematea eskaintza elebiduna zabaldu ahal izateko eta Iparraldeko ikasle guziek euskara ikasteko aukera izan dezaten.