Arrasate eskola publikoko guraso elkarteak saharar herriari laguntzeko kanpaina batean parte hartu du

2024-10-02

Arrasateko eskola publikoak, saharar komunitatearekin batera, arropa, janaria, botikak eta abar biltzeko kanpaina jarri zuen martxan joan den astean.

Kanpainak arrakasta handia izan du, eta bertan Elkarteko gurasoek parte hartu dute, baita eskola komunitateko hainbat kidek ere. Furgoneta handi bat betetzea zen plana, eta, azkenean, bikoiztu egin da aurreikusitakoa.

Bildutakoa bere kanpalekuetara bidean da.