Eman izena 2024-2025eko Bilboko Guraso Eskolan parte hartzeko!

2024-10-07

Eman izena 2024-2025eko Bilboko Guraso Eskolan parte hartzeko!

Kasketek kezkatzen zaituzte? Ez dakizu noiz komeni zaien mugikorra izatea? Institututik dator, bere gelan sartu eta ez dizu ezer kontatzen? Egunero haserretzen da… zer gertatzen zaio? Zure zalantzak argitzeko tresnak aurkitu nahi badituzu, eman izena zure ikastetxeko Guraso Eskolan.

 

Bilboko Guraso Eskola Bilboko eskoletan eta institutuetan egiten den doako programa da. BIGEk antolatu du eta Bilboko Udaleko Osasun Arloak diruz lagundu du.

 

Profesional espezializatuek dinamizatuko dute, eta familiei gure seme-alaben hezkuntza-prozesuan lagunduko digute.

 

Gai interesgarri asko daude, egunerokoan lagungarri izan daitezkeenak:

  • Gure seme-alabei ezetz esaten ikastea
  • Kasketak haurtzaroan: zer diren eta nola aurre egin
  • Nerabeak eta sexualitatea: Nondik hasten naiz?
  • Noiz erosiko diegu mugikorra? Bizitza digitalerako irizpideak
  • Elikadura osasungarria familian
  • Kontsumo problematikoen prebentzioa: drogak, jokoa, pornografia…

 

Zuen elkarteak oraindik ez badu programan parte hartzen eta interesa badu, gurekin harremanetan jar zaitezkete iuria@bige.eus helbide elektronikoaren edo 944169360 telefonoaren bidez.

 

Familia gisa parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan zure elkartearekin eta informa zaitez gaiei, egunei eta ordutegiari buruz.

Facebook, Instagram eta X-en ere jarrai gaitzakezu

 

Zuen zain gaude!