OOG-rako hauteskundeak 2024
2024-10-15
OOG/eskola-kontseiluak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organo gorenak dira. Bertan hartzen dira ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak.
Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horri helarazteko.
Bi urtean behin egiten den bezala, 2024-2025 ikasturte hasiera honetan OOGen postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak berritu behar dira.
Zuen lanean laguntzeko, informazio-kanpaina bat egin dugu, honako hauek biltzen dituena:
- Informazio kartela. Inprimatu, osatu eta jarri zure ikastetxeetan ongi ikusten den leku batean.
- Guraso-elkarteentzako gomendioak, prozesuan aktiboki parte hartzera animatzen zaituztegu eta.
- Eskuorri bat zuen ikastetxeko familientzat.
- Ohiko galderak. OOGen hauteskundeei buruzko informazioa eta jasotzen ditugun zalantzei erantzuten diegu bertan. (Nobedadea!)
- Aurrez aurrekoa ez den botoa (Nobedadea!)
- Zer da OOGa? (Nobedadea!)
Hemen duzue Hezkuntza sailaren web gunearen lotura ere informazio guztiarekin.
Beti bezala, guraso-elkarteek federazioen eta konfederazioaren laguntza eta aholkularitza duzue, zuen ikastetxeetan eraginkortasunez parte har dezazuen.
Gogoratu beharreko datak:
* Urriaren 21a baino lehen: Guraso elkarteak OOGko ordezkaria izendatu behar du.
* Urriaren 21tik azaroaren 4ra: hautagaitzen aurkezpena.
* Azaroak 7-25: hauteskundeak.
* Abenduaren 16a baino lehen: OOG berriaren eraketa.
Laster 2021ean plazaratu genuen “OOGetan parte hartzen duten gurasoentzako gida” eguneratuko dugu, adi gure sare sozialei. OOGen araudiari buruzko informazioa eta jasotzen ditugun zalantzei erantzuten diegu bertan.