Baikara-k on line saio bat antolatu du urriaren 29 eta 30erako Eskola Kontseiluen berritzeaz hitz egiteko

2024-10-28

Bi urtean behin egiten den bezala, 2024-2025 ikasturte hasiera honetan OOGen postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak berritu behar dira. Hori dela eta, urriaren 29an eta 30ean, 18:30ean, on line hitz egingo dizuegu gaiari buruz, eta zuen zalantza guztiei erantzungo diegu.

OOG/eskola-kontseiluak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organo gorenak dira. Bertan hartzen dira  ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak.

Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horri helarazteko.