CEIP RONTEGI HLHI

Arrontegi eskola 1967an eraiki zen Barakaldoko herrian.  D ereduko ikastetxea gara eta euskara eta hezkuntza publikoaren aldeko aldarria sendo defendatzen dugu. Arrontegi auzoan ikastetxe ezberdinak daude, baina publikoa den bakarra hauxe da. 

Eskola bi eraikinetan banatuta dago; haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako umeak eraikin bereizietan daudelarik. Barne espazioez gain, kanpo espazioaz gozatzeko aukera ematen diguten lau patio ere baditugu eta horietako hiruk aterpea dute.

Itzuli