Gure haurrak ere badira. Hurrengo ekintzak

2024-11-11

Azaroak 20: Haurren Munduko eguna

Azaroaren 20an, “gure haurrak ere badira” mugimendutik ikastetxe guztietako sarreretan Palestinako bandera bat jartzea proposatzen digute, krespoi beltzarekin eta bi zapata parerekin.

Zer egin behar da parte hartzeko? ⮕ Bidali ikastetxe bakoitzeko irudiak posta elektroniko honetara: gurehaurrak@gmail.com.

Argazkiei ikastetxearen izena eta herria gehituko zaizkie. Irudi horiek plataformako X sarearen bidez zabalduko dira.

 

Azaroaren 30etik urtarilaren 31ara: Palestinako haurrei elkartasuna adierazteko mezuak

Ekimen hau haurrei (LH) eta nerabeei (DBH) zuzenduta dago, eta haur palestinarrei zuzendutako elkartasun mezuak sortzean datza, bai ikastetxeetako geletan, bai etxeetan, banaka zein taldeka. Marrazkiak, bertsoak, poemak, kantuak… dena da baliagarria.

Zer egin behar da parte hartzeko? ⮕ Mezu eta/edo lanen argazkiak edo dokumentuak posta elektroniko honetara bidali gurehaurrak@gmail.com.

Lan bakoitzari egilearen edo ikastetxearen izena eta herria gehitu beharko zaizkio.

Mezuak jaso ahala, X. sarean sortutako hari erraldoi baten bidez zabalduko dituzte.
Gainera, mezu guztiak jaso eta Palestinara bi bidetatik helaraziko da: mundu mailako elkartasun mezuak biltzen dituen Letters for Palestinian childhoods elkarte ingelesaren bidez eta Mundubat GKEaren bidez.

gure haurrak ere badira”  mugimendutik difusioa eskatzen digute. Beraz, ekintza hauek zuen sare sozialetan eta ohiko komunikazio-kanalen bidez zabaltzera animatzen zaituztegu.

1. Kartela
2. Kartela gure haurrak

Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak!
Genozidioa gelditu!