Gure seme-alaben hezkuntzaz gozatzeko aukera paregabea.

Eskola ez da ikasleen kontua bakarrik. Gurasoek eta legezko tutoreek ere gehiago jakin behar dute, eta tresnak eskuratu behar dituzte beren seme-alabei kezka eragiten dieten gaiak ebazteko edo gehiago jakiteko.

 

Zer da Guraso Eskola?

Seme-alaben hezkuntzarekin zerikusia duten gaiak entzuteko, partekatzeko, ikasteko eta horietan trebatzeko leku bat da, eta horrela, elkarri laguntzeko eta hobetzeko.

Hezitzaileek jarraibideak emango dituzte gurasoek hezkuntza-trebetasunak modu autonomoan gara ditzagun. Kontua ez da irtenbide “magikoak” ematea, jarraibideak baizik, familia bakoitza, seme-alaba bakoitza eta beharrak desberdinak baitira.

Guraso Eskolan parte har dezakezu Basauriko ikastetxe publiko bateko ikaslearen ama, aita edo legezko tutorea bazara. Joan zaitez zure IGEra eta galdetu.

Basauriko Guraso Eskolak Basauriko Udaleko Hezkuntza, Osasun eta Kontsumo Arloak % 100ean diruz lagundutako programa da.

Informazio gehiago: BASAURIKO GURASO ESKOLAK DEF

Interesatzen bazaizu bete hurrengo INKESTA