Basauriko Guraso Eskolak martxan !

2024-11-18

Joan den azaroaren 7an, Basauriko Guraso Eskolak programa berria aurkeztu genion Idoia Ortegari, Basauriko Udaleko Hezkuntza, Osasun eta Kontsumo zinegotziari, eta eskola publikoetako IGEen ordezkariei.

Basauriko Guraso Eskolan esperientziak, zalantzak, beldurrak… partekatu ahal izango dira, eta horrela gure seme-alaben hezkuntzan elkarri lagundu eta babestu ahal izango gara. Familiek interesatzen zaizkien gaiak erabakiko dituzte, eta horretarako profesionalen (psikologoak, pedagogoak eta gizarte-hezitzaileak) laguntza izango dute, hezkuntza-trebetasunak modu autonomoan garatzeko jarraibideak emango dituztenak. Hala ere, ez da “magia” soluzioak emateaz, baizik eta jarraibideak emateaz, familia bakoitza, seme-alaba bakoitza desberdina baita eta beharrak anitzak baitira.

Guztira, ordu eta erdiko 25 prestakuntza-saio egingo dira Basauriko ikastetxe publiko guztietan. Horiez gain, Basauriko biztanle guztiei irekitako bi saio gehituko zaizkie.