Biolina Miribilla Eskolako musika klaseetan

2024-12-02

Bilboko Miribilla Eskolak instrumentu berri bat sartu du bere klaseetan, biolina. Miribilla eskolako irakasleen eta zuzendaritzaren, Miribillako Gurasoen eta Etorkizuna Musikatan Norai gizarte, hezkuntza eta kultura elkartearen arteko proiektuaren arteko lankidetzari esker, 2023-24 ikasturtetik aurrera ikasleek biolinaz gozatzeko aukera dute musika klaseetan.

Ikastetxeko musika irakaslearekin batera, Etorkizuna Musikatan taldeko bi kide joaten dira klaseetara eta orkestra musika hurbiltzen diete Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei, biolina jotzen irakatsiz astean ordubetez. Ikasleek, gainera, hainbat ikastetxetako haurrekin osatutako San Frantzisko auzoko haur eta gazte orkestran parte hartzeko aukera dute.

Esperientzia musikal honen helburua autoestimua, barne-mundua, konpromisoa, konfiantza, erantzukizuna, edertasunaren pertzepzioa, bikaintasuna, irudimena lantzea eta sormena sustatzea da. Taldeko musika praktikaren bidez, aukera ezin hobea sortzen da balioetan oinarritutako hezkuntzarako eta giza garapenerako. Horrez gain, norberaren eta taldearen gaitasunak garatzen dira, nork bere aldaketaren protagonista izanez.