Eskola-kontseiluen gida berria 2024

2024-12-17

Eskola-kontseiluak berritzearekin batera, “Eskola-kontseiluetan parte hartzen duten gurasoentzako gida praktikoa” egin dugu.

Gidaren edizio berriak sei atal ditu:

Lehenengoa, Eskola-kontseiluaren osaerari, eskumenei eta batzordeei buruzkoa da, eta gure ikastetxeetan ohikoenak diren batzordeak zeintzuk diren adierazten dira.

Bigarren atala, eskola-kontseiluen funtzionamenduari buruzkoa da, deialdiak, saioak, bozketak eta aktak nola egiten diren adierazita dago. Halaber, agintaldiak zenbat irauten duen eta lanpostu hutsak nola betetzen diren adierazten dugu gidan.

Hirugarren atala familiek eta guraso-elkarteek Eskola Kontseiluan duten zereginari buruzkoa da, eta parte-hartzea hobetzeko zenbait gomendio jasotzen ditugu.

Laugarren atalean, planteatzen dizkiguzuen zalantza ohikoenen erantzunak jasotzen dira, eta aipamen txiki bat egiten diegu gure ikastetxeetakoak ez diren eskola-kontseiluei.

Bosgarren atalean, gidan zehar aipatzen dugun legeria biltzen dugu.

Azkenik, eranskinean hiru dokumentu aurki ditzakezue: ikastetxeko dokumentu garrantzitsuenak, Eskola-kontseiluaren bileretarako gida orientagarri bat eta HEIZErekin batera egin berri ditugun eskola-kontseiluak baloratzeko eta hobetzeko tresna.

Espero dugu gidaren edizio berri honek Euskal Eskola Publiko parte-hartzaileagoa eta, ondorioz, ahaldunduagoa lortzeko balio izatea.

Deskargatu gida PDF formatuan.