Eman izena Euskal Eskola Publikoan!

2025-01-09

2025-2026 ikasturterako onartze prozesua otsailaren 3tik 14ra bitartean egingo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan.

Prozesuan parte hartuko dute:

  • 2 urteko ikasleak
  • Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan lehen aldiz sartu nahi dutenak.
  • Ikastetxez aldatu nahi edo behar duten ikasleek, edo hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek (dagokion institutua Bigarren Hezkuntza egingo duten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak salbu)

Hauek dira onarpen egutegiaren datarik garrantzitsuenak:

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: otsailaren 3tik 14ra.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: martxoaren 5ean.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 18an.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 25era arte.
  • Eskabidean atzera egitea: martxoaren 25era arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 15ean. Kontsulta maiatzaren 26ra arte.
  • Hezkuntzako lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 25ean.
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 26ra arte.

Hemen daukazue prozesuaren araudia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren informazio guztia lotura honetan.

Beti bezala, prozesuan laguntzeko materiala sortu dugu:

Horretaz gain, zuen ikastetxeetan egiten ari zareten guztia ikusi nahi dugu! Etiketatu EHIGE zuen sare sozialetan eta zuen kartelak eta informazioa zabalduko ditugu! Horretaz gain, gogoratu, publikoaren aldarria ikusarazteko Publikoa da bidea! banderolak egin ditugula eta hemen dauzkazuela eskuragarri.

Edozein zalantza izatekotan zuen federazioarengana jo dezakezu.

PUBLIKOA DA BIDEA!