Solasaldia Arrasateko eskolan Pantailak Euskaraz ekimenaren harira
2025-01-14
Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, Pantailak Euskaraz ekimenari buruzko solasaldia egingo dute urtarrilaren 16an, eguena, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan.
Mota guztietako pantailetan euskararen presentzia biderkatzearen aldeko ekimena da Pantailak Euskaraz eta hori izango dute berbagai datorren egueneko saioan. Lehenik, Urak eginen du bide dokumentala proiektatuko dute eta ondoren, solasaldia egongo da. Saioa euskaraz izango da eta aldi berean itzultzailea izango da. “Ekimen hau herri osoari zabalik dago”, adierazi dute guraso elkartetik.