Donostiako Luberri institutuko ikasleek Tabakalerako Medialab Gelaren proiektu batean parte hartu dute
2025-01-21
Donostiako Luberri Institutuko ordenagailu bidezko diseinuko batxilergoko 2. mailako ikasleak Tabakalerarekin elkarlanean aritu dira Medialab Gelaren barruan proiektu kolaboratibo bat aurrera eramateko. Prozesu osoa jarraituz mahai bat eraikitzea izan da proiektuaren funtsa. Mahaia ikasleek diseinatu eta marraztu zuten eta ondoren Tabakalerara joan ziren laserrez moztera.
Medialabera deialdiaren helburua eskola esparrutik irten eta @tbkmedialab -en, bertako taldearekin batera, egitasmo bat gauzatzea da; eta, era berean, zerbitzu desberdin bat eta eskaintzen dituen aukera guztiak erabili eta esperientziaz gozatzea.