Autismoari buruzko sentsibilizazio saioak San Martin Agirre eskolako ikasleentzat

2025-01-27

Urtero bezala, Gautenako gela egonkorrak Sentsibilizazio Saioak egin ditu 1. mailako ikasleekin Bergarako San Martin Agirre eskolan.

Ipuin bat ardatz hartuta, Autismoaren inguruan hautematen dituzten edo deigarri egiten zaizkien ezaugarriak azaldu, gela egonkorreko ikasleak hobeto ezagutu, hauen errealitatera hurbildu eta inklusioa sustatzea izan ziren helburu nagusiak.