2025eko otsailaren 22an izango da BIGEren Ohiko Batzar Nagusia

2025-02-10

Hurrengo Batzar Orokorrera gonbidatu nahi zaituztegu, elkartzeko, ideiak partekatzeko eta elkarrekin lan egiteko une garrantzitsua.

📅 2025eko otsailaren 22an, larunbata

10:30 (lehen deialdia)

        11:00 (bigarren deialdia)

📍 La Bolsa Gizarte Etxea, Areto Nagusia, La Pelota kalea 10, Bilbo (Zazpikaleak metroa).

Zuen parte-hartzea garrantsitsua da federaziotik eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzen jarraitzeko eta kalitatezko hezkuntza lortzeko. Batzarrean, erabaki garrantzitsuak hartzeko, etorkizuna planifikatzeko eta beste elkarte batzuen esperientzietatik ikasteko aukera izango dugu.

Gai zerrenda:

✅ Aurreko batzarraren aktaren irakurketa eta onarpena.

✅ 2023-2024 ikasturteko jardueren memoria eta 2024ko balantze ekonomikoa.

✅ Federatutako elkarteen kuota berria.

✅ 2024-2025 jarduera-plana eta 2025eko aurrekontua

✅ Federazioko zuzendaritza batzordearen berritzea: Aurten pertsona konprometitu berriak behar ditugu batzordean sartzeko. Aukera bikaina da zuen esperientzia gehitzeko eta erronka berriak hartzeko.

✅ Galde-eskeak eta proposamenak.

Gainera, ekimen berezi bat izango dugu: Ellakuria Zurbarango DBHko IGEak bere patioaren eraldaketa-proiektua aurkeztuko du, inspirazioa jaso eta gure IGEetara ideia berriak ekartzeko.

Zergatik da garrantzitsua etortzea?

👥 Indarrak batuz, gehiago gara: Elkarrekin lan egiteak indartsuago egiten gaitu eta erronka komunei aurre egiten laguntzen digu.

💡 Ideiak ekarrita, proiektuak hobetzen ditugu: Zuen ahotsak familien, IGEen eta ikastetxeen beharrei erantzuten dieten ekimenak diseinatzen laguntzen digu.

📚 Kalitatezko hezkuntza lortzeko aukera: Parte hartzeak gure seme-alaben etorkizunean eragin zuzena du.

Mesedez, baieztatu zuen parte-hartzea otsailaren 20a baino lehen, bige@bige.eus helbidera idatziz edo 94 416 93 60 telefonora deituz. Bertaratu ezin baduzue, zuen boto delegatua bidaltzeko aukera daukazue.