347 eredua

2025-02-14

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena da, informazio eredu bat da, hau da, ez du inolako ordainketa edo itzultzerik suposatzen.

Eredu honen bitartez hirugarren pertsonekin egindako eragiketek 3.005,06€-ko (BEZ barne) kopurua gainditzen badute Zerga-Agentziari aitortzen zaio.

Aurkezteko epea: otsailaren 1etik 28ra.

Zuen elkarteak, 2024 urtean, zerbitzuen hornitzaile berarekin 3.005,06€ edo gehiagoko jarduerak edo hornidurak kontratatu baditu, eredu hau behar bezala beteta aurkeztu behar zaio Bizkaiko Foru Ogasunari.

Aurkezpena telematikoki egin behar da BILA programaren bidez

➡ Informazio guztia: 347-Bizkaiko Foru Aldundia