Mahai-tenis topaketa berria

2025-02-18

Otsailaren 1ean, larunbata, Arriagako Kiroldegiko Mahai-Tenis aretoan Topaketa berri bat ospatu genuen.

Ekitaldi hau Denon Eskolako aholkularitza teknikoaren proiektuan parte hartzen duten 15 ikastetxe eta guraso elkarteei zuzenduta egon zen, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Jardunaldia bi txandatan egin zen, neska-mutilei eta familiei mahai-tenisaz gozatzeko aukera eskainiz, giro inklusibo eta parte-hartzailean. Bertaratutakoek kirol-modalitate berri bat ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera izan zuten. Ekintzaren amaieran, fruta-piezak banatu zen, kirol-jarduera eta elikadura osasungarria sustatzeko ekitaldiaren konpromisoa berretsiz.
Beste behin ere, Topaketak kirolaren balioa, harreman sozialak eta ongizatea sustatzeko tresna ezin hobea dela erakutsi zuen.