2025-2026 ikasturterako Batxilergoko matrikulazioa
2025-03-20
Batxilergoko ikasleak 2025-2026 ikasturterako onartzeko epea martxoaren 31an irekiko da eta eskaerak apirilaren 11ra arte entregatu ahal izango dira baina, beti bezala, azken unerako ez uztea gomendatzen dizuegu. Eskaerak online edo aurrez aurre egin ahal izango dira ikastetxeetan.
Hezkuntza Sailaren webgunean aurki ditzakezue izena emateko eskabidea eta entregatu beharreko dokumentazioa, bai eta araudia, egutegia eta ohiko galderen erantzunak ere.
Hona hemen agindua zeinaren bidez 2025-2026 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen den; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleak onartzeko eta hezkuntza-maila horretan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko.
Hona hemen, eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epeak:
- Eskabideak eta agiriak aurkeztea: martxoaren 31tik apirilaren 11ra, biak barne.
- Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak: 2025ko maiatzaren 5ean.
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2025ko maiatzaren 12ra arte.
- Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2025ko maiatzaren 19an.
- Ohiko-matrikularen-aldia: 2025ko ekainaren 16tik ekainaren 30era.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 13ra arte, egun hori barne.
* Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean
Prozesuaren informazio gehiago hemen.