Federatutako 500 IGE baino gehiagorekin, Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen erakundea da EHIGE. Baikara, BIGE, Denon Eskola, Gipuzkoako Eskola Txikiak eta Ikas-bi federazioek osatzen dute.
Euskal hezkuntza sistemaren oinarrizko ardatz egituratzaile izango den eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta solidarioa defendatzen du EHIGEk.
Hauek dira Euskal Eskola Publikoarentzat defendatzen ditugun oinarrizko printzipioak:
- Hezkuntzaren doakotasuna, unibertsaltasuna eta eskubidea.
- Jabetza eta finantzaketa publikoa.
- Aukera-berdintasuna.
- Hezkuntzaren kalitatea eta ekitatea.
- Euskara eta euskal kultura sustatzea eta garatzea.
- Irakaskuntza demokratizatzea.
- Herri-eskola, herriari lotuta dagoena, ingurunera irekitzea.
- Aniztasuna errespetatzea, gizarte pluraltasun ideologikoa.
- Hezkuntza-sistema solidarioa.
- Barne hartzen duena, curriculum komuna.
- Lan munduan sartzea eta gizarteratzea sustatuko dituena, herritartasunaren eta inklusioaren sustatzailea.
- Eraberritze eta berrikuntza pedagogikoa.
- Etengabeko formakuntza eta bizitza osokoa.
Irakurri gure estatutuak: Estatutuak EHIGE